Zergatik Harrera?

“Hasiera” atalean aipatzen ditugu gure zereginak arloka azalduaz. Elkartea zertan ari den jakinarazten dugu. Eta horrela aurkezten gara jendartearen aurrean.

Baina,  funtzionamendu aipamen soilak ez du islatzen gure jarduera bere osotasunean.

Bai, edozein irakurlek, neurri batean, uler dezake zeintzuekin eta zertan ari garen lanean. Baita ere, kartzela edo erbestean egon izanak hainbat premia eta premura sortzen dituela herritartzean.

Bere logika du. Kartzela edo erbestea hitz opakoak ditugu, zeren hizki bakoitzak mugatzen baititu milaka eta milaka bizitza, baina opazidade horietan ere bizitza garatzen da. Beste erabateko bizitza…

Neurri batean edo bestean errepresioa eta bere ondorioak jasandakoek gure eguneroko errealitatean txertatuak izanescritorio ditugu eta, tamalez, ditugu, azken hamarkada luze hauetan. Eta “ohituak” gara hauek identifikatzen. Gure inguruan bizi dira eta, milaka izanik, denok ezagutzen dugu hurbilekoren bat egoera horretatik igarotakoa.

Honek, ezaguera mota honek, egoera hauekin enpatizatzen laguntzen digu eta ahal den neurrian, aipatutako premia eta premura horiei, irtenbideak aurkitzen ere.

Noski, denon artean. Bestela, ezinezkoa izango litzateke.

Itzuli berriarena hurbiltzen gara. Poza berarekin konpartitzen dugu eta lehen egunak igaro ondoren eginbeharreko tramiteak burutzen laguntzen diogu, ondoren, errealitate berrira egokitzen. Laguntzaileak anonimoak dira, baina bere izena dute: Pepi, Mattin, Leire edo “plentzi”…

Hurbiletik laguntzea, beraiekin gune jakinetara hurbiltzea ezinbestekoa izaten zaigu, zeren eginbehar horietarako “ itsu” izaten baitira. Hasiera batean, kale eta gizarte aldatua ulertzeko behar diren parametroak garatzea zaila egiten zaie. Besteontzako, kaletarrentzako, eginbehar arruntak diren hauek, konfiantza eta adorea xurgatzen diete.

Pertsona bat mundu bat dio ele zaharrak. Eta horrela da gure artean ere.

Kalea, konplexua izugarrizko aldaketa bizitzen da.Gune berri batera moldatu behar zara berriro, zure burua, erabaki eta etorkizunaren jabe izaten ikasi behar duzu berriro.

Azken finean, espetxea eta neurri batean erbestea, zure bizitzari dagozkion erabakien jabe egiten da urte eta urte askotarako. Dena erabakita dago, non eta ze baldintzetan biziko zaren, zein ordutan esnatuko zaren edo non eta ze ordutan bazkalduko duzun, programatuta du edozein aktibitate, kirola, bisitak, ziegako argia noiz amatatu…

Baita erpsikologoe, adibidez, ze egoeratan zein tokitan izango dituzun erlazio sexualak, aurrez aurreko gela zikin eta txiki batean eguna eta ordua espetxeak zehaztuz. Berrogei minutuz lokutorio baten familia eta lagunekin izango duzun harremana ere.

Guzti honek eragin handia du pertsona hauetan. Norberen bizitzako kontrolaren gabezia, arduren gabezia, sexualitatearen aldaketa edo eta inguruarekiko loturen galera sor dezake.

Adibidez, pentsatuko bagenu zenbat gauza egin ditugun azken bi urteetan konturatu ahalko ginateke zenbat gauza galdu edo egin gabe izan dituen espetxetik zein erbestetik bueltatu den inork.

Lanik egin gabe, ondasunik gabe eta gaur egungo lan munduari begira trebetasun urriaz. Egunerokotasunaren bizitzan lagunetik, familiatik, hots, inguru naturaletik urrun.

Hau da, gehiengoenetan zure bizitza eraiki behar duzu zerotik hasita.

Eta, bere osotasunean adierazteko erreza ez den arren, Harrera sortu da itzulerako bidea leunagoa izaten laguntzeko. Hori bai, laguntza kolektiboa izan behar dela jakiten, familiar edo lagun hurkoena baino haratago.

Helburu horrekin txertatzen ditugu eskuliburu hauexek. Gero bakoitzak, orokorretik egindako irakurketa, erlatibizatzen jakin beharko du bere inguruan ezagutzen dituen kasuistikaren arabera

Baina ziur gara ezaguera eta jabetze honek enpatia garatu eta indartuko duela eta elkartasunaren hegoak astinduko dituela.

Eskerrik asko zuen arreta eta laguntzarengatik.

 

 

Dokumentuak Deskargatzeko