Bazenekien…?

Erretiroko pentsioari buruz

Erretiroko pentsioari buruz

Askotan, kartzelan denbora (are gehiago, denbora luze) eman duenak zalantzak ditu, ea zer egoera izango duen erretiratzeko adinera iristen denean. Zenbat denbora kotizatu behar dut Gizarte Segurantzan erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea izateko? Zer adin izan behar dut erretiroa hartzeko? Eta, ohiko erretiro-pentsioa (ordaindutakoaren araberako pentsioa), Gizarte Segurantzari ordaintzeagatik kobratzen dena, jasotzeko eskubiderik ez badut, kobratuko dut bestelako pentsiorik? Gaia zaila eta nahasia da, aldagai asko dituelako. Horregatik, Harrerarekin edo lan-aholkulariren batekin harremanetan jartzea aholkatuko dizuegu. Halere, preso ohien artean gehien gertatzen den egoerari erantzuten ahaleginduko gara. Hau da, hainbat urtez autonomo bezala edo/eta enpresari batentzat lanean jardun ostean erretiratzeko adinera iristea, erregimen berezi batzuetan (adibidez itsasoan edo meatzaritzan) ibili gabe. Zenbat denboraz kotizatu behar da gutxienez kotizaziopeko pentsioa kobratzeko? Hamabost urtez, horietatik bi gutxienez pentsioa kobratzeko eskubidea gauzatu aurreko azken hamabost urteetan. Kontuan izan behar da aldi batez lanaldi partzialean lan eginez gero, horrek kotizazioaren zenbatekoan eragingo duela. Hau da, urte betez lanaldi erdian jardun baduzu, erretiroaren ondorioetarako urte erdiz lan egin duzula joko da. Zer adin izan behar dut pentsio hori kobratzeko? 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, erretiratzeko adina 67 urte dira. Hortik kanpo daude 38 urte eta 6 hilabetez kotizatu dutela egiaztatzen duten pertsonak, horiek 65 urterekin erretiratu ahal izango baitira. Lege berriaren ondorioz, erretiro-adina 65 urtetik 67 urte atzeratu zen. Luzamendu hori ez da bat-batean eman, ordea: urte bakoitzean hilabete batez atzeratu da erretiro-adina. Hala:
  • 2015ean erretiro-adina 65 urte eta 3 hilabete izango da.
  • 2016an erretiro-adina 65 urte eta 4 hilabete izango da.
  • 2017an erretiro-adina 65 urte eta 5 hilabete izango da.
  • Eta horrela, jarraian, 2027an erretiro adina 67 urte izan arte.
Zenbat diru kobratuko dut kotizaziopeko erretiro-pentsio horretan? Kopurua lanean emandako denboraren eta kotizatutako kopuruaren araberakoa izango da; hau da, kobratutako soldataren araberakoa. Kasuan-kasuan zenbatu behar da. Eta, kotizaziopeko pentsioa kobratzeko eskubiderik ez badut, kobratuko dut bestelako pentsiorik? Bai, ordaindutakoaren araberakoa ez den pentsioa (laguntzako prestazioa). Honako baldintza hauek bete behar dira horretarako:
  1. Bizi izateko diru-sarrerarik ez izatea. Hau da, urteko diru-sarrerak zenbateko batera ez iristea. 2015. urtean, 5.136,50 € urtean da zenbateko hori.
  2. Halere, 5.136,50 € urtean baino gutxiago kobratuta ere, senideekin bizi izanez gero, ez duzu laguntzako prestaziorik jasoko, senide guztien diru-sarrerak bildutako honako zenbateko hauek gainditzen badira:
  • Senide odolkideekin (senide politikoak kanpoan utzita) bizi bazara, eta tartean gurasoak edo seme-alabak badaude:
  • 21.830,55€ urtean, familian bi kide bazarete.
  • 30.819,60€ urtean, familian hiru kide bazarete.
  • 30.819,60€ urtean, familian lau kide edo gehiago bazarete.
  • Ezkontidearekin edo/eta bigarren mailako senide odolkideekin (lobekin edo neba-arrebekin):
    • 8. 732,22€ urtean, familian bi kide bazarete.
    • 12.327,84€ urtean, familian hiru kide bazarete.
    • 15.923,46€ urtean, familian lau kide edo gehiago bazarete.
  1. 65 urte baino gehiago izatea.
  2. Estatu espainoleko lurraldean bizi izatea eta hamar urtez bizi izatea 16 urte bete zenituenetik pentsioa eskatzen duzun egunera bitartean. Hamar urte horietatik bi jarraian izan behar dute, eta justu eskaera egin aurreko bi urteetan.
(Ikusten duzun bezala, laguntzako prestazioa jasotzeko ez da derrigorrezkoa Gizarte Segurantzan kotizatu izana). Zenbat diru da laguntzako prestazioa?
  1. urtean, 366,990 hilean, gehi bi aparteko sari. Halere, zenbateko horri kendu egingo zaio beste alde batetik jasotzen duzun dirua, pentsioaren % 25era iritsi arte. Hau da, pentsioa kobratzeko baldintza guztiak betetzen badituzu eta beste diru-iturri batzuk badituzu, gutxienez 91,73 euro kobratuko dituzu hilean.
Diru sarrerak bermatzeko errenta kobratzen ari den bitartean lanean hasten den persona…

Diru sarrerak bermatzeko errenta (DBE) kobratzen ari denari lan egitea merezi dio soldata txikia izanez gero?

DBEa da, Espetxetik Irten Ondorengo Diru-laguntzarekin batera, preso ohiek kartzelatik irtetean kobratu ohi dute laguntza. Gaur egun, 634,97€ kobratzen dituzte pertsona bakarreko familia-unitatea osatzen dutenek.

Lan-merkatuaren egoera kontuan hartuta, DBE kobratzen duen pertsonak oso zaila du lanpostu egokia aurkitzea. Gehien-gehienetan, eta inoren konturako lanak badira, lanaldi partzialean eta aldi baterako izaten dira, eta betiere soldata txiki-txikiaren truke. Autonomo gisa lan eginez gero, berriz, gehienetan ahalegin handia eta diru gutxi ekartzen dute, behintzat lehen hileetan.

Horregatik, egoera horretan lan egitea merezi ote duen pentsatzen du askotan DBE kobratzen duenak. -“Zertarako egingo dut lan, DBEaz kobratzen dudanaren parekoa kobratzeko?”

Horrela al da? Merezi du egoera horretan lan egitea?

2013aren amaieran Espainiako estatuak euskal preso politiko gehienei espetxetik irten ondorengo diru-laguntza kendu zienetik, horietako batzuk DBEa kobratzen dute, besterik ezean.

Gaur egun, 619,29 € kobratzen dituzte pertsona bakarreko familia-unitatea osatzen dutenek.

Horregatik, egoera horretan lan egitea merezi ote duen pentsatzen du askotan DBE kobratzen duenak. -“Zertarako egingo dut lan, DBEaz kobratzen dudanaren parekoa kobratzeko?”

Ez da erraza galdera horri erantzutea. Alabaina, lan egiteak DBEa kobratzen segitzearen aldean dituen abantaila ekonomikoak, zuzenak nahiz zeharkakoak, aipatuko ditugu:

  • Lan eginez gero, berdin dio inoren kontura nahiz autonomo gisa, Gizarte Segurantzan kotizatuko duzu eta, ondorioz, erretiroa hartzean pentsio handiagoa izango duzu.
  • Gizarte Segurantzan aldi batez altan egonez gero, Langabezia Prestazioa kobratuko duzu.
  • Bi urtean lan egin duen pertsonak 55 urte baino gehiago baditu eta langabezia kobratzeko aldia amaitua badu, 55 urtetik gorakoentzako laguntza kobratzeko eskubidea du, beste lan bat aurkitzen ez duen bitartean. Laguntza hori erretiro-adina iritsi arte kobratzen jarraituko du.
  • Inoren kontura nahiz autonomo gisa lan egiten duen pertsonak beti kobratuko du DBErekin baino gehiago. Hori horrela izateko, ‘Laneko diru-sarrerak osatzeko errenta’ eta ‘Enplegua sustatzeko neurriak’ bultzatu ditu Administrazioak.

Inoren kontura nahiz autonomo gisa lan egiten duenak DBE baino zenbat gehiago kobratuko duen zehazteko, kontuan izan behar da zenbat denbora dagoen lan egiten eta zer-nolako familia-unitatea osatzen duen (bakarrik bizi den, ezkontidearekin edo senidearekin, senide batzuekin…). Horregatik, zenbateko osoa jakiteko Harrera Elkartearekin harremanetan jartzea aholkatzen dizuegu, edota LANBIDEren bulego batera joatea, bestela.

Espainiako Konstituzio Auzitegiak espetxetik irten ondorengo subsidioari buruz emandako epaia.

Espainiako Konstituzio Auzitegiak espetxetik irten ondorengo subsidioari buruz emandako epaia.

2016ko ekainean Espainiako Konstituzio Auzitegiak konstituzioaren aurkakotzat jo zuen euskal preso politiko ohiak diru-laguntzarik gabe uzten zituen 2013ko legea.

Epaia ezartzearen ondorioz, espetxetik irten eta gero erreklamazioak jarri zituztenek atzeraeraginez kobratu dituzte SEPEk ordura arte ukatutako laguntza guztiak.

Askotan, 7.500 euro baino gehiago ere kobratu dituzte.

Espainiako Konstituzio Auzitegiaren epaiaren ondorioz betiere, 2017ko urtarriletik aurrera, espetxean sei hilabete gutxienez eman dutenek 429 euro kobratuko dituzte lehen hamazortzi hilabeteetan.

Hori guztia lortzeko, funtsezkoa izan da LAB sindikatuaren lana. Izan ere, sindikatuko abokatuek preso ohiak defendatu dituzte auzialdietan, Gizarte-gaietako Epaitegietan nahiz Espainiako Konstituzio Epaitegian. Harrerak ezinezkoa izango zukeen lan hori egitea horretarako ez prestakuntza teknikorik, ez azpiegiturarik izaten ez genuelako.