Etxea Atontzen

Espetxetik irten edo erbestetik bueltan den kideak sarritan etxebizitza eskuratzeko zailtasunak izaten ditu, jabetzan izan, alokairuan izan. Baina are zailagoa da, gainera, etxebizitza horrek bizi izateko behar diren altzari eta elementu guztiak edukitzea (altzariak, etxetresna elektrikoak, izarak, mahaiko tresneria…).

Harrerak oso baliabide mugatuak dituela kontuan hartuta, lagun eta laguntzaileen elkartasunera jotzen dugu.

Horregatik, egoera onean dagoen eta behar ez duen altzariren bat duen edozeini dei egiten diogu, Harremanetan harremanetan jarri eta guri helarazteko.

Gaur egun ez daukagu ematen diguzuena gordetzeko lekurik. Horregatik, zera proposatzen dugu: zuetako baten batek altzariren bat soberan izanez gero eta Harrerari emateko prest egonez gero, guri horren berri ematea, baina aldi berean erretiratzeko epealdi bat ere ematea, tarte horretan etxeko elementu horren beharra duen norbait bila dezagun.

GAUR EGUN HARRERAK DITUEN ALTZARIAK, BEHAR DITUEN PERTSONARI EMATEKO MODUAN